Bienvenue sur le site officiel de la commune d'Itxassou - Ongi etorri

<< Retour à la page précédente

Herriaren historia / Auzoen historia

P1030595Euskal herri anitz bezala, Itsasu oso herri zabala da, hainbat auzotan banatua. Paisaiari ireki goratasun batetik, 17. mendeko euskal eliza eder bat ikus daiteke, hilarriz beterik den hilerriaz inguraturik.Gainerako auzo gehienak inguruko mendi mazeletan kokatuak dira, han-hemen.

Herriaren geografia hau, 2000ko martxoaz geroztik Herriko Etxean den hormako tapiz batean ageri da; Belloc-eko abadiako Jean François eta Louis anaiek egina da, Mathieu Diesse, artista margolariaren jatorrizko lan bati jarraiki.

 

 

 

 

BEHANDOTZBASABURU

Atharriren eta Ursumuren mazelen pean kokaturik, Ezpeletako herriarekiko lotura da, han ere baita, Itsasukoarekin mugan, izen bereko auzoa; Basaburu auzoa duzue. Sustrai sakonak dituen auzo honek bizitasun handia du. Azken hogeita hamar urteotan, hogei bat eraikin berri egin dira bertan eta lehengo etxeak galantki berritu dituzte.

 

LAXIA, ORTZIA eta BERANDOTZ auzoak Artzamendirako eta mugarako bidean dira, Ateka Gaitzeko haitzartea eta Laxiako iturriak igaro ondoren. Ez ditzagun ahantz MEHATSE lepoa eta protohistoriako aztarnak ere, zeinen gainean saiak ibiltzen baitira hegaka.

 

BERANDOTZ

Artzamendirako bidean da auzo hau. Nafarroarekin muga egiten du. Ikusmira eder-ederrak ditu.

 

LAXIA2LAXIA 

Lurrezko bide batek darama lehengo mehategiaren gainera. Frantzian izan diren burdinazko piritako bost mehategietako bat izan zen. Mehategia ustiatzeari 1955eko ekainean utzi zioten.

 

 

 

EGLISE

 

ERROBI

Auzo hau Errobi ibaiari jarraiki kokatua da. 17. mendeko eliza, hilerria eta bertan diren hilarri diskokarak, euskal hilobietako artearen erakusgarri dira.

 

 

GERASTOGERASTO

Mondarrain mendiaren eta Ezkandrai tontorraren pean da kokatua auzoa; Errobi ibarraren gaineko ikusmira zoragarria, frontoia dute Geraskoarrek topaleku.

 

GIBELARTE

Auzo hau, Errobi ibaiari jarraiki, Bidarrai alderantz luzatzen da, bidezidorren zaleentzat. Behiala, ihauterietan, Itsasuko bestetako asteartean eta urrian, besta egiten zen, frontoiaren inguruan. Ohitura 1977an galdu zen.

 

izokiIZOKI

Auzo hau luzaz izan da atzemangaitza. 1921ean, biraderaz zebilen saski bat ezarri zuten, Errobi ibaia zeharkatzeko. Saski horren ordez, gero, egurrezko zaldain bat eman zuten, jendeei pasatzeko aukera emanez.

 

 

 

 

LEFRONTONPLAZA

Napoleonen osteek, 1813-1814ean, porrotaren ondoren gibelera zihoazela, bertatik pasa eta dena suntsitu zutenez, etxe gehienak horren ondoren berrituak izan ziren. Gaur egun, frontoian “herriko pilotariak” aritzen dira eta bestetan antolatzen diren ikuskizunak ere.

 

OLHASUR

 

 

OLHASUR

Auzoa Arrokagarai mendiari buruz da kokatua, ibarraren gainean. Luzaz ez zitekeen hara txalupaz baizik hel. 1844an, zubi bat eraiki zuten, baina uholde batek eraman zuen 1913an.

 

OrtziaORTZIA

Artzamendirako bidean da auzoa. Mondarrain eta Artzamendiren ikusmira panoramikoak.

 

PANNECAU

Garatzen ari den auzo ekonomikoa da; zenbait merkataritza eta artisautza jarduera da bertan egiten. Urregorri mehategiak atzeman dira “Zesarren” zelaian. Zelai hori Zelten garaian ba omen zen jadanik.

 



Espace ATEKA

Zatozte ATEKA Herriko aipamen tokia aurkitzera.  
2017an berritua, Zentroak proposatzen digu ITSASUko aurkikuntza (Historiko ondarea, fauna eta flora, gastronomia, gerezia, gune naturalak...) komunikazio tresna berriekin (panelak, interaktibo pantailak...). Sartzea urririk.  

2018ko urriaren 01etatik goiti ordu berriak

Uda sasoian
01/04 etik 30/09 tara
7'30-13'00 / 15'30-19'30. Sam / Dim 7'30-13'00

Negu sasoian 
01/10 etik 31/03 tara
7'30-12'30 / 15'30-18'30. Sam / Dim 7'30-12'30

2019ko uztailaren 14tik abuztuaren 15ra, egunero idekia izanen da  7:30etatik 13:00ra eta 15:30etatik 19:30ra. Igande arratsaldetan hetsia da.  
Urtean zehar, idekia da astelehenean, asteartean,asteazkenean, ostegunean eta ostilarean. Asteazkenetan, larunbata arratsaldetan eta igande arratsaldetan hetsia da.  

Plaza
Zenbakia : 05.59.29.75.36

ATEKA ren liburuxka  

 

Plan2-jpg

Itsasuko ostalarien gida

Telegarkatu

Plan ITSASULe plan de la commune  (fichier pdf 2mo)
Le bourg (fichier pdf 440 ko)
Verso (fichier pdf 143ko)     

Plan avec légende 


HERRIKO ALDIZKARIA 

Bon bull itxassou janv 192019ko Urtarrila 

Telekargatu 

Herriko aldizki guziak 


GUIDE PRATIQUE 2018 SITEGida praktikoa 

Guide des Associations Itsasu 2018 - OKElkarteko gida



the_documents_icon
Le Petit Itsasuar n°1

the_documents_icon
Le Petit Itsasuar n°2

the_documents_iconLe Petit Itsasuar n°3 

the_documents_iconLe Petit Itsasuar n°4