Bienvenue sur le site officiel de la commune d'Itxassou - Ongi etorri

<< Retour à la page précédente

G7 BIARRITZ: arrêtés préfectoraux en application sur le territoire. Arrêté armes. Arrêté carburants. Arrêté articles pyrotechniques.

Ondarea / Kultura

  • cromlechProtohistoriako aztarnak

            Arluxattako harrespila, bai eta Mehatsekoa, Mehatseko-Bizkarrekoa, Iuskadikoa, Zelaiukoa eta Mendittipiakoa, protohistoriako aztarnak dira.  

           Gaztelu protohistoriko bat (Gaztelu Zahar) ikus daiteke Belozia gunean. Mondarrain gainean, Nafarroako erregerena zen barrandarako dorre edo gaztelu bat eraiki zuten Erdi Aroan; haren aztarnak besterik ez da geratzen. Lekua 15. mendea arte erabili zuten.

     

     

     

  • eglise_cimetiere_itsasuEliza eta hilerria

    San Fruktuoso eliza XVII. mendekoa da. Inguruan duen hilerriak hilarri diskokara edo oholkara anitz du, euskal hilobi-artearen erakusgarri. Aldare nagusia, eliza oholtza eta koruaren apaindura, galerietako barandak eta prediku aulkia monumento historiko sailkatuak dira.


     

     

     

  • stle_itsasuGERNIKAko haritza

    Lehen Aberri Egunarekin, 1963. urtean, haritz bat landatu zuten, GERNIKAko haritzaren sinbolismoari jarraiki. Haritz horrek «Itsasuko Gutuna» ekartzen du gogora; bertan, euskal nortasunaren onartzea eskatzen zuten.

     

     

     

     

     

     

     

  • stèle iribarneIRIBARNE hilarria

    Nor zen Robert IRIBARNE?

    iribarne-1Robert IRIBARNE lotinantordea 1918ko irailaren 27an sortu zen, Baionan. Hegazkinlaritzaren tirria zuen eta pilotu agiria 1939ko otsailaren 15ean eskuratu zuen. 1944an, Marcel ALBERT, lehen eskuadrilaren komandantearen aginduetara, su bataioa hartzeko prest zen, "Normandie" erregimenduaren erasoan. 1944 eta 1945 arteko borroketan garaile atera zen beti, etsaiaren aitzinean: ekainaren 26an, Fw 190 bat lurrera bota zuen eta 1944ko urriaren 23 eta 26an ere, erreusitu zuen Fw 190 bat eta Me 109 bat suntsitzen. Urtea galantki bururatu zuen, 1944ko abenduaren 30ean Fw 190 bat garaituz. Azken borrokak 1945eko urtarrilean jo zituen, 17 eta 19an hiru Fw 1 suntsituz.

    Handik hilabetera, Iribarne lotinantordea bere Yak-3 hegazkina gidatzen ari zela hil zen. 1945eko otsailaren 11n desagertu zen Zinfen-en mendebaldean (Ekialdeko Prusia), borroka eremua babesteko misio batean zelarik. Haren galtzea kaldu gogorra izan zen bere burkideentzat eta arras tristatu ziren. Frantziak borrokalari hauta galdu zuen harekin.

    Burkideetako bat, Pierre BLETON, 1945eko otsailean hartu zuten alemanek preso, eta haiei ihes eginik, maiatzaren 9an, “Normandie-Némen” erregimendura berriz lotu zelarik, sakela batean, Robert Iribarneren pilotu ikurra ekarri zien, galdeketa egin zion eskuadrilaren artzainari ebatsia.

    Borrokalari haren oroimenez, hilarri bat ezarria da, Ursumu muinoan, Itsasuren gainean.

     

  • 64-1476Euskal Herriko oroitarria

    Ipar Afrikan, 1952tik 1962 bitarte "Frantziarentzat hil” zirenen oroitarria

    
Euskal Herriko oroitarria Itsasun dago, Baiona eta Donibane Garazi lotzen dituen 918 departamenduko errepidean,.

    Hiruki formako obelisko handi bat da, zerura buruz zut; Larrun mendiko mazeletatik atera haitz landugabea da. Titulua emana du, bai eta euskal kutsua eman zitzaion sinbolo bat, gain-gainean, gudu zelaian hil 103 soldaduen zerrendaren gainean. Zerrendaren ondoren, honako erranaldi hau dator "leku hau bakearen aldeko bildutasun lekua da; oroit gaitezen guztiok".

Espace ATEKA

Zatozte ATEKA Herriko aipamen tokia aurkitzera.  
2017an berritua, Zentroak proposatzen digu ITSASUko aurkikuntza (Historiko ondarea, fauna eta flora, gastronomia, gerezia, gune naturalak...) komunikazio tresna berriekin (panelak, interaktibo pantailak...). Sartzea urririk.  

2018ko urriaren 01etatik goiti ordu berriak

Uda sasoian
01/04 etik 30/09 tara
7'30-13'00 / 15'30-19'30. Sam / Dim 7'30-13'00

Negu sasoian 
01/10 etik 31/03 tara
7'30-12'30 / 15'30-18'30. Sam / Dim 7'30-12'30

2019ko uztailaren 14tik abuztuaren 15ra, egunero idekia izanen da  7:30etatik 13:00ra eta 15:30etatik 19:30ra. Igande arratsaldetan hetsia da.  
Urtean zehar, idekia da astelehenean, asteartean,asteazkenean, ostegunean eta ostilarean. Asteazkenetan, larunbata arratsaldetan eta igande arratsaldetan hetsia da.  

Plaza
Zenbakia : 05.59.29.75.36

ATEKA ren liburuxka  

 

Plan2-jpg

Itsasuko ostalarien gida

Telegarkatu

Plan ITSASULe plan de la commune  (fichier pdf 2mo)
Le bourg (fichier pdf 440 ko)
Verso (fichier pdf 143ko)     

Plan avec légende 


HERRIKO ALDIZKARIA 

Bon bull itxassou janv 192019ko Urtarrila 

Telekargatu 

Herriko aldizki guziak 


GUIDE PRATIQUE 2018 SITEGida praktikoa 

Guide des Associations Itsasu 2018 - OKElkarteko gida



the_documents_icon
Le Petit Itsasuar n°1

the_documents_icon
Le Petit Itsasuar n°2

the_documents_iconLe Petit Itsasuar n°3 

the_documents_iconLe Petit Itsasuar n°4