Bienvenue sur le site officiel de la commune d'Itxassou - Ongi etorri

<< Retour à la page précédente

G7 BIARRITZ: arrêtés préfectoraux en application sur le territoire. Arrêté armes. Arrêté carburants. Arrêté articles pyrotechniques.

Aisialdia – Aire zabalean

IBILALDIAK ETA PASAIETAK

 

6 ibilbide dira naturazaleen esku. Ibilaldien Planaren fitxa Herriko Etxean eskura daiteke.

  • Herriaren itzulia – Iraupena : oren bat.
Plazako eta Errobiko auzoak, eliza eta bertako hilarriak ezagutuz, Larrondoko eihera eta oihana.
  • Urzumuren itzulia – Iraupena :1:45.
Plazako eta Urzumuko auzoak, ikusmira ederrekin, hegazkin zelaia, motorrik gabeko hegazkinekin, aeromodelismoa
  • Atharriren itzulia – Iraupena : 3 oren
Latsia auzoa, eihera zaharrarekin eta latsagiarekin, Atekagaitz, Errobi ibaia, eliza eta hilarriak.
  • Mendiaren itzulia – Iraupena : 8:30
Berandotz, Ortzia eta Gerasto auzoak, Artzamendi gaina, Mundarrain gaina eta gazteluaren hondarkinak, harrespilak, saiak, pottokak, ardiak eta betizuak.
  • Jostalekuen itzulia – Iraupena : 30min.
Plazan, haurren jostalekuekin, Atekako xingili jokoa, frontoia, trinketea eta Herriko Etxe gibeleko jostalekua.
  • Fruitu baratzeen itzulia – Iraupena : 1:30.
Izoki, Gibelarte eta Latsa auzoak, Arrokagarai mendia, gereziondoak loretan, udaberrian, fruitu baratzeak eta Errobiren ibarra.

Promenatzera abia aitzineko aholkuñoa :

Ura har ezazue, eguraldiari kasu eman, erne egon. Ibilaldiaren erantzule bakarrak zeuek zarete. Kasu emaiozue ingurumenari ; erraz andea daiteke. Zakurrak loturik atxik. Ibilaldi on!

 

97505b9d0a" 60 ibilbide Errobitik Euskal itsas hegiraino"  

Herriko Etxean salgai da, 8 €tan. 
Gida honek ordu erdiko ibilbide laburretatik 7h30eko ibilbidetarainoko proposamenak eskaintzen ditu, Itsasun eta inguruetan.

Ibiltariek familian egiteko ibilbide lasaiak eta ibiltari zailduentzako ibilbide luzeagoak atzemanen dituzte bertan.


 

 

 

 

Ibilbideren baten berri ukan nahi ? Hona hemen zenbait fitxa telekargatzeko

 

Herriko ibilbidea
Maila : erreza - Iraupena : 1'20 - Luzera : 4.2km - Gainbehera : 96m

Telekarga afitxa frantsesez
Telekarga afitxa euskaraz
Telekarga afitxa espanolez
Telekarga afitxa inglesez

Atharriren itzulia
Maila : erraza – Iraupena : 3'00 - Luzera: 9.2km – gainbehera : 410m

 

Telekarga afitxa frantsesez
Telekarga afitxa euskaraz
Telekarga afitxa espanolez
Telekarga afitxa inglesez

Mundarrain eta Artzamendiren itzulia
Maila : zaila – Iraupena : 8'15 – Luzera : 22km – Gainbehera : 1385m

Telekarga afitxa frantsesez

GR8 ibilbidea
Maila : zaila - Iraupena : 7'10 – Luzera : 25.7km – Gainbehera : 301m

Azalpena - Mapa - Gomendioak

Itsas hegiko xendera "Bidartetik Donibane Lohizunera"

Maila : erdikoa – Iraupena : 3'30 – Luzera : 13.3km – Gainbehera : 340m

Azalpena - Mapa - Gomendioak

Itsas hegiko xendera "Donibane Lohizunetik Hendaiara"

Maila : erdikoa - Iraupena: 3'00 – Luzera : 11.8km – Gainbehera : 292m

Azalpena - Mapa - Gomendioak

 

Image1

Mendiko bizikletako ibilbideak "Errobitik euskal itsasertzera"


Gidak 11 itzuli proposatzen ditu,1:30eko itzulietatik 5 ordukotara, Itsasu inguruetan. Herriko Etxean salgai.

 

 Téléchargez la fiche VTT - BASABURU / ATHARRI (Itxassou)

 

 


topo escalade 2015MUNDARRAINEN ESKALATZEA

  

Gidak hornituak izan diren bideak besterik ez du azaltzen. Eskalada gida telekarga

 

 

 

 

 

 


HAIZE INDARRAZ HEGALDATZEA

 

HAIZE INDARRAZ HEGALDATZEKO ZENTROA


S/LT ROBERT IRIBARNE

64250 ITSASU
05 59 29 75 12

Webgunea :
www.volavoile.net

Haize indarraz hegaldatzeko zentroa 1971. urtean sortu zen. Berrogeita hamar bat boluntario dituen elkartea da eta planeatzaileekin hegaldatzeko irrikaren biziarazlea da.
Hegazkin zelaia Urzumu mendiaren gainean da, herria behean duelarik eta Ama Birjina ondoan. Aireratze eta lurreratze zerrenda Ekialde-Mendebalde da eta  600 metro bider 50 metro luze-zabal da. Muinoaren forma harturik, hantua denez, “erabilera mugatuko” hegazkin zelai gisa sailkatua da eta kanpotik datozen pilotuek horren erabiltzeko baimena behar dute.

Argibide zenbait :
Planeatzailetako lehen hegaldatzea, planeatzaile akrobazia (12 urtetik goiti).
Egunero zabalik, abuztuaren lehenetik 15a bitarte ; gainerakoetan, hitzordua hartuz.

Tarifak : Planeatzailetako lehen hegaldia (25 min) : 75 €. Planeatzaile akrobazia ezagutzeko hegaldia (15 min) 85 €

 

 

 


UR BIZITAKO KIROLAK

 

raftingEVASION
Errola etxea
64250 ITSASU

Tel : 05 59 29 31 69

Fax : 05 59 29 81 62

Webgunea :
www.evasion64.fr

Zabaltze garaia : Urte osoan zabalik, hitzordua eskatuz. Azalpena : Ateka Gaitza jaistea - Rafting - Kayak - Hydrospeed Canyoning.

 

Copie_de_PB110009NCKD - Rafting eta itsasoko kayaka

Olaizola Jakes

Ateka Gaitzeko bidea
64250 ITSASU
06 73 94 93 46 - 05 59 93 84 65
Webgunea
: www.nckd64.com

Urte osoan zabalik, hitzordua hartuz. Natura arraunaren erritmoan, zuen nahiei egokitu rafting edo canocraft edo itsas kayak ibilaldien erritmoan ezagutzera hurbil zaitezte. Pertsona ororentzat proposatu ibilaldiak, talde txikietan, ur abenturako inguruetan murgiltzeko denbora hartuz. 

 

 


EUSKAL PILOTA

 

Ohiko hitzorduak :

  • Udaberriro, klubak "Atharri kopa" txapelketa antolatzen du, Joko Berrian aritzen diren pilotari onenekin. "Atharri kopa" 
programa
  • Urtero, udan (uztail-abuztuan), esku huskako partidak ikus ditzakezue ; «Itsasuko masterrrak» ditugu horiek. Hitzordua : herriko frontoian, asteazkenero, 20:00etatik goiti.

 


ARRANTZA

 

Errobi ibaian egin daiteke arrantza. Itsasutik Donibane Garaziraino diren ubideak lehen kategoriakoak dira (amuarrain eta izokinak) eta Itsasutik Baionarainoko zatiak, berriz, bigarren kategoriakoak (arrain zuriak).
Bi elkartek dute Errobiko arrantza eskubidea kudeatzen:

  • Arrantzarako eta Ur Ingurunea Babesteko Elkarte Onetsia (AAPPMA)

    Tel : +33 (0)5 59 37 07 79 / +33 (0)6 83 33 54 02
e-posta :
    Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / http://www.aappma-delanive.fr/
  • Errobi Bazterretako Lurjabeen Elkartea (APRN)
    
Tel: +33 (0)5 59 49 14 18 / +33 (0)6 08 24 45 21
e-posta :
    Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Salmenta bulegoen zerrenda : 
- Uztaritzen: Hiribehere karrikako tabako eta prentsa saltegia
- Donibane Garazin : Maya saltegia

 

 


TENISA

Herriak tenis zelai bat eskaintzen du, Herriko Etxetik hurbil, herribarnean. Itsasuarrek urririk dute horren erabiltzea. Itsasutik kanpokoei, orduko 5 €tan alokatzen zaie. 
Argibideak eta erreserbak, Herriko Etxean edo "Chez Beñat" janari dendan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Espace ATEKA

Zatozte ATEKA Herriko aipamen tokia aurkitzera.  
2017an berritua, Zentroak proposatzen digu ITSASUko aurkikuntza (Historiko ondarea, fauna eta flora, gastronomia, gerezia, gune naturalak...) komunikazio tresna berriekin (panelak, interaktibo pantailak...). Sartzea urririk.  

2018ko urriaren 01etatik goiti ordu berriak

Uda sasoian
01/04 etik 30/09 tara
7'30-13'00 / 15'30-19'30. Sam / Dim 7'30-13'00

Negu sasoian 
01/10 etik 31/03 tara
7'30-12'30 / 15'30-18'30. Sam / Dim 7'30-12'30

2019ko uztailaren 14tik abuztuaren 15ra, egunero idekia izanen da  7:30etatik 13:00ra eta 15:30etatik 19:30ra. Igande arratsaldetan hetsia da.  
Urtean zehar, idekia da astelehenean, asteartean,asteazkenean, ostegunean eta ostilarean. Asteazkenetan, larunbata arratsaldetan eta igande arratsaldetan hetsia da.  

Plaza
Zenbakia : 05.59.29.75.36

ATEKA ren liburuxka  

 

Plan2-jpg

Itsasuko ostalarien gida

Telegarkatu

Plan ITSASULe plan de la commune  (fichier pdf 2mo)
Le bourg (fichier pdf 440 ko)
Verso (fichier pdf 143ko)     

Plan avec légende 


HERRIKO ALDIZKARIA 

Bon bull itxassou janv 192019ko Urtarrila 

Telekargatu 

Herriko aldizki guziak 


GUIDE PRATIQUE 2018 SITEGida praktikoa 

Guide des Associations Itsasu 2018 - OKElkarteko gida



the_documents_icon
Le Petit Itsasuar n°1

the_documents_icon
Le Petit Itsasuar n°2

the_documents_iconLe Petit Itsasuar n°3 

the_documents_iconLe Petit Itsasuar n°4