Bienvenue sur le site officiel de la commune d'Itxassou - Ongi etorri

<< Retour à la page précédente

Nazioartekoa

efran coop 3ème appel à projetsPROIEKTUAREN AURKEZPENA

2012ko azaroaren 14tik 16 bitartean, Itsasu herriak LOS ANTIGUOS (Argentina) herriko produkzio idazkari Adrian Antonelli jauna hartu zuen, 6000 biztanle inguru duen herri horren eta Itsasuren arteko lankidetza deszentralizatuko proiektu baten baitan.

 

Zenbait bisita antolatu genuen, besteak beste, baratze zaindegira, bi laborantza ustiategi ezagutzera (biper ekoizlea, artzaintza) bai eta topaketa bat herriko hautetsiekin eta XAPATA elkarteko kideekin.

ArgentineTopaketa horien ondorioz, lankidetza asmoko gutun bat sinatu genuen bi aldeok, 2013ko urtarrilean.

 

XEDEAK

Proiektuak ITSASU eta LOS ANTIGUOS herrien arteko trukaketak sustatu nahi ditu eta, hartara, laborantzaren gainean eta bereziki gerezien ekoizpenean oinarritu kultura eta ekonomiako lankidetza garatu.

Zergatik Los Antiguos 1-StaCruz-LosAntiguos

Bi herriek dute gerezia sustatzeko nahikeri berdina.

Elkarren aberasgarri izanen diren esperientzia trukaketak egin nahi dituzte, laborantzaren gainean eta bereziki gereziaren gainean, bi herrien ekoizpen enblematikoa baita.

Zenbait ekintza emanen dituzte plantan.

Lehen ekintzetariko bat gerezien ekoizleek gereziondoak zaintzeko eta baliatzeko dituzten teknika nagusien ezagutzeen eta antzeen trukaketa izanen da, klimara egokitu ekoizpena hobetzeko moldeak partekatzeko asmoz.

Trukaketa hauek fruituen ekoizteko teknika eta ikusmolde berriak ezagutzeko bidea emanen digute ; hortik saio edo esperimentazioak sor daitezke. 

Bestalde, sormarkei dagokienean ere partekatu eta trukatuko dituzte esperientziak bi aldeek.

 

1-StaCruz-LosAntiguosLOS ANTIGUOSeko Herriko Etxearen webgunea : http://www.santacruz.gov.ar/index.php?opcion=losantiguos

 

 

 

 

EKINTZEN JARRAIPENA

Itsasu eta Los Antiguos herriaren artean sinatu akordioaren barnean, lankidetzak aurreikusten zuen zenbait ekintza plantan ematea eta horretarako ordezkariak sinatzaile bakoitzaren herrira joatea. 

Halatan, bada, Federico Guerenguain, ingenari agronomo, gerezien ekoizpenean espezialista eta Los Antiguos herriko gerezien ekoizleen kooperatiba baten zuzendaria Itsasuraino etorri zitzaigun, Argentinatik, eta bertan ukan genuen 2014ko urriaren 21etik 24ra bitartean.
Hiru egun horietan, Federico Guerenguain eta Xapata elkartearen zenbait kide beren esperientziei eta laborantza teknikei buruz mintzatu ziren (bereziki gerezietaz), bai eta tokiko «kalitatezko» produktuak ekoizteari buruz. 

Argentinatik etorri gure gonbidatuari zenbait bisita eskaini genion, hautetsiak ere etorri zirelarik
Etxeberria etxaldea, Itsasun:
Gerezi ekoizleak eta tokiko ardi arrazen hazle eta Ossau Irati sormarkadun gasna egileak:

  • §Xapata elkartearen kideen mintzaldia, gerezien ekoizpenari buruz, fruitu baratzeak zaintzeari buruz, arradatzeari, bilketari buruz...
  • §Gereziaren fruitu baratze babeslearen bisita
  • §Lortzeko bidean den jatorri sormarka babestuaz eztabaidatzea, baldintzen agiria eta jatorrizko sormarka babestuaren labela lortzeko baldintza irizpideak aurkeztea

Oteiza etxea, Aldudeetan:

  • §Egituraren aurkezpena
  • §Antzeari buruzko solasak
  • §«Kalitatea» urraspidearen azalpena, sormarka kontrolatua lortzeko bidean den «Kintoa» euskal zerria produktua
  • §Tokiko produktua babesteari dagokionean, ingurumena zaintzeari dagokionean eta ondare hori atxikitzeari dagokionean jokoan denaz solastatzea
  • §Produktuaren balioztatzea, sustatzea eta merkaturatzea

Feranyo etxaldea, Aldudeetan: 
Senitartean daramaten etxaldea da; Manex ardi burugorriaren hazleak, gasna egile eta onleak:

  • §Lekuaren, egituraren eta funtzionamenduaren aurkezpena
  • §Produktua balioztatzeko maneraren aurkezpena; Ossau Irati sormarkarekiko engaiamendua

Irulegi xaia, Baigorrin:

  • §Egituraren aurkezpena eta bisita
  • §Ekoizpenaren arduradunaren hitza
  • §Sormarkarekin hartu engaiamenduen eta baldintza agiriaren zehaztapena

Kaiku Borda, Ortzaizen
Idoki produktuen salmahai kolektiboa, etxaldeetako ekoizleen saltegia:

  • §Urraspide kolektiboen aurkezpena (Laborantza biologikoa, Jatorri Sormarka Babestua, Idoki, giza izariko laborantza)

Belazkabieta etxaldea, Ezpeletan: 
"Sasi Ardi" larreko arrazako ardi hazleak

  • §Ardiak eta bildotsak, salbide laburrez merkaturatu eta zuzenean saltzea
  • §Itsasuko gerezien ekoizleak
  • §Ezpeletako biperrak laborantza ekologikoz egiten dituzte
  • §Egituraren bisita. Ezpeletako biperraren jatorri sormarkari buruzko solasaldia


LEKUKOTZAK/BILANA:
Federico Guerenguainek bihotzetik eskertu zuen harrera egile guztiek egin zioten harrera ederra, bai eta eskaini zioten lan programa bete-betea eta ukan zituen solas aberasgarriak ere. 
Guerenguain jaunak paisaien ederra aipatu zuen ere; hazle eta ekoizle bakoitzak bere engaiamenduetan erakusten duen asmo azkarra eta nortasun partekatu baten indarra sentitu zuela erran zuen ere. 
Lehen topaketa hauek gereziaren ekoizpenean batzuek eta besteek dituzten lan ezagutzak, metodologiak, jokamoldeak, teknikak ezagutu eta partekatzeko aukera eman zuten. Bestalde, «kalitatea» urraspidearen garrantziaz eta kontrolpeko jatorri sormarkaren garrantziaz ohartzen lagundu zuten ere.

Urte hastapen honetan, Itsasuren ordezkaritza bat Argentinara joan da, Los Antiguos herrira, hango ekoizleekin mintzatzeko eta batzuen eta besteen antzeei buruz eta egiteko dutenari buruz gogoeta dezaten.

 

 

Itsasuren ordezkaritza bat Los Antiguos herrira joan zen, 2015eko urtarrilaren 6tik 15era, hango ekoizleekin mintzatzera eta batzuen eta besteen antzeei buruz eta egiteko dutenari buruz gogoetatzera.

Ordezkaritza hautetsi batek eta Xapata elkarteko hiru ekoizlek osatzen zuten eta oso ongi hartuak izan ziren han. Topaketa guztiak oso aberats izan ziren: 
* Harrera ofiziala, Los Antiguos herriko hautetsiekin, bertan tokiko eta nazioko kazetariak zirelarik
* Zenbait "chacra" (gereziak eta bestelako produktuak ekoizten dituzten etxaldeak) eta zenbait ekoizpen leku (enpresa garrantzitsu bat, ekoizleku txikiak, kooperatibak) bisitatzea
* Ekoizle artisauen arteko solasak, bakoitzaren antzeei eta teknikei buruz: landaketa, adarratzea, barietateak, ureztatze sistema, izotzaren aurkako sistema, bilketa, kontserbazioa, paketatzea eta merkaturatzea
* Tokiko artisauei bisita
* "Oasis" izeneko udal kooperatiba bisitatzea. 13 ekoizle biltzen ditu eta bertan Los Antiguos herrian ekoizten denaren % 15a ekoizten dute
* "Southern Crops By Rio Alara" bisitatzea; enpresa honek teknika oso gora erabiltzen du eta ekoizpenaren % 50a merkaturatzen du.

ITSASUren ordezkaritzak Gereziaren Nazio Bestan parte hartu zuen, 2015eko urtarrilaren 8tik 11ra ospatu baitzen; lau egunetan 60 000 bisitari izan ziren besta horretan. Ordezkaritza salmahai bat eman zezan gonbidatu zuten (kakemono frantziar-argentinar batez seinalatua izan zen) eta gereziz egin produktuak dastatzera ematera (erreximentak, gereziak ozpinetan eta beste hainbat produktu eratorri), bai eta biperrak ere.

Bi herriek badituzte zenbait interes elkarrekin: 
* Ekoizleku txikien babesa eta autonomia ekonomikoa xerkatzea
* Ekoizpena aniztea
* Bakoitzaren ahala xerkatzea, merkaturatze, elkartze eta lankidetza aliantzak lagundu eta bultzatzea
* Kalitateari lotu urraspideari jarraitzea, Gerezi sormarka babestua plantan eman dadin eskatuz

Esperientzia eta antzeen trukatze horiek ekonomiaren supertzaileak dira eta ITSASU eta LOS ANTIGUOS bezalako herrien tokiko garapenerako sostengua.

 

 

FRANTZIAKO ETA ARGENTINAKO PARTAIDEAK 

ITSASUko Herriko Etxea – XAPATA elkartea - LOS ANTIGUOSeko Herriko Etxea


Frantziaren Kanpo Gaietarako Ministerioak (KGM-MAE), Argentinaren Kanpo Harremanetarako eta Kulturako Ministerioarekin elkarlanean, proiektu deialdi bat egiten die bi herrialdeetako kolektibitateei, Frantzia eta Argentinaren arteko elkarlan deszentralizatua sustengatzeko. Esku artean dugun proiektu hau diruztatzen Kanpo Gaietarako Ministeritzak parte hartu zuen 2013an.

 

Espace ATEKA

Zatozte ATEKA Herriko aipamen tokia aurkitzera.  
2017an berritua, Zentroak proposatzen digu ITSASUko aurkikuntza (Historiko ondarea, fauna eta flora, gastronomia, gerezia, gune naturalak...) komunikazio tresna berriekin (panelak, interaktibo pantailak...). Sartzea urririk.  

2018ko urriaren 01etatik goiti ordu berriak

Uda sasoian
01/04 etik 30/09 tara
7'30-13'00 / 15'30-19'30. Sam / Dim 7'30-13'00

Negu sasoian 
01/10 etik 31/03 tara
7'30-12'30 / 15'30-18'30. Sam / Dim 7'30-12'30

2019ko uztailaren 14tik abuztuaren 15ra, egunero idekia izanen da  7:30etatik 13:00ra eta 15:30etatik 19:30ra. Igande arratsaldetan hetsia da.  
Urtean zehar, idekia da astelehenean, asteartean,asteazkenean, ostegunean eta ostilarean. Asteazkenetan, larunbata arratsaldetan eta igande arratsaldetan hetsia da.  

Plaza
Zenbakia : 05.59.29.75.36

ATEKA ren liburuxka  

 

Plan2-jpg

Itsasuko ostalarien gida

Telegarkatu

Plan ITSASULe plan de la commune  (fichier pdf 2mo)
Le bourg (fichier pdf 440 ko)
Verso (fichier pdf 143ko)     

Plan avec légende 


HERRIKO ALDIZKARIA 

Bon bull itxassou janv 192019ko Urtarrila 

Telekargatu 

Herriko aldizki guziak 


GUIDE PRATIQUE 2018 SITEGida praktikoa 

Guide des Associations Itsasu 2018 - OKElkarteko gida



the_documents_icon
Le Petit Itsasuar n°1

the_documents_icon
Le Petit Itsasuar n°2

the_documents_iconLe Petit Itsasuar n°3 

the_documents_iconLe Petit Itsasuar n°4