Euskaraldia
Urtean 55 astez euskaraz ! Euskarak argi berezia ukan du Euskal Herri guzian hamabost egunetako euskaraldian. Bagira frango hizkuntza hau berpizten ikusi nahi dugunak. Gu bakotxaren eta guzien gain da ohituren aldatzea eguneroko bizi hizkuntza bilaka dadin. Bagira frango nahi dugunak gure haurrek euskara ikas eta jakin dezaten. Dakigunek erabiliz ditugu hobekienik lagunduko. Bagira frango Itsasun euskaraz arras trebe ez girenak. Dakitenarekin atrebitzen diren guziek dute berpiztuko euskara. Urtean 55 astez lehia gaitezen aho bizi eta beharri prest bizitzen. Itsasuko Herriko Etxea