ARS Akitaniaren kanpaina mezua
Hedatu behar den kanpaina bat, Akitaniarrak sentiberatzeko urgentziazko dispositiboen erabiltzeaz, molde neurtu batez, 15 zenbakia, behar delarik deituz eta ez nola nahika. Kanpainaren mezuek Akitaniarrei jakinarazten diete 15aren baliagarritasunaz, zein kasutan deitu, eskainiak diren aterabideak, eta sentiberaraztea ez ditezen berahalakoan urgentzietara joan baina, lehen urrats batez 15era deit dezaten jakiteko egoeraren arabera nora joan beharko duten. Komunikazio kit bat zure esku ezarria da ARS Akitaniaren webgunean : http://www.ars.aquitaine.sante.fr/urgences-a-consommer-avec-mo.179062.0.html
Ostalerak - Itsasu
"Ostalerak", itsasuko hostaleren webgunearen ezagutzera zoazi ondoko helbidera. http://itxassoumangerdormir.fr/
Itsasuko lekukotasunen DVD salmenta
Itsasuko Herriko etxeak, "Itsasuko Lekukotasunen bilduma" deitzen den DVD bat proposatzen du salgai, 11 itsasuar galdeztatuak izan dira Xabier Itçainaren gidaritzapean eta Aldudarrak filmaturik. Lekukotasun horiek gure historiari buruzko argitasun batzu ekartzen dizkigute. Prezioa : 10€. Herriko etxean eta Itsasuko saltegietan salgai.
Deialdia behatzaileei
Akitania Eskualdeko Gune Naturalen Kontserbatorioak (CREN) eta bere partaideek « Mundarrain eta Artzamendi mendiko » Natura 2000 lekuko aberediaren, landarediaren eta bizileku naturalen inbentario bat egiten dute aurten. Zure laguntza arras baliagarri izan daiteke. Alabaina, mota bat edo beste aurki dezakezu zure etxean edo etxetik hurbil. Dei gaitzazu dudarik izan gabe : 05 59 56 92 97. Gehiago jakin
Errepideko segurtasun eskasaren kontrako borroka
Gidabaimenaren Informazio eta Fitxategi Nazionalaren Zerbitzuk ondoko bi argibide hauek jakinarazten ditu : 1. 2009tik geroz, gidariek gelditzen zaizkioten puntu kopurua kontsulta dezakete webgune segurtatu honetara joanez : https://www.telepoints.info 2. Bideko arriskuari sentiberatze ikastaldi batzu, "puntuen berreskuratzeko ikastaldiak" deituak direnak, ohituki antolatuak dira Itsasutik hurbil. Gure eskualdean antolatuak diren ikastaldietan leku bat bat-batean ukaiteko helbidea: https://www.permisapoints.fr
Autobidetza
Autokidetzak interesatzen zaitu..., Itsasuko Herriko etxeak erabaki du autokidetza molde bat antolatzea, bere webgunearen bitartez, esperientzia horretaz interesa duten arteko harremanen errexteko. Nola egin ? Herriko etxeko harlekura joatea aski. Zure ibilbidea erregistratuko dugu. Gehiago jakin
16urtekoei abisua : Zerrendatze militarra
Gazte guziek, mutiko ala neskato, beren zerrendatze militarraren egitera joan behar dute bizi diren herriko etxera, 16 urte bete eta 3 hilabete barne. Ukanen duten zerrendatze agiria baitezpadakoa eta beharrezkoa izanen dute, botere publikoaren kontrolapean dauden edozein azterketa eta konkurtsoetan izena emateko (CAP, BEP, BAC, gidabaimena, gidamendu lagundua). Ondotik, defentsari prestatzeko egunera deituak izanen dira.
Abere laguntza europa
Refuge Pension Fourriere Chiens et Chats situé 62 Chemin de Loustaounaou - 64100 Bayonne. Ouverture tous les jours de 14h à 18h sauf dimanche et jours fériés. Contact : 05 59 55 25 90 - Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu - www.fourriere-animale-64.fr