Bienvenue sur le site officiel de la commune d'Itxassou - Ongi etorri

<< Retour à la page précédente

En raison des Fêtes Locales, la Mairie sera fermée les après-midis des lundi 20, mardi 21 et mercredi 22 août 2018

Itsasuko gerezia

ITSASUko ekoizpen ezagunena gerezia da ; laborari gazteek bultzatu zuten, berriz, orain dela urte zenbait.

Hiru gerezi mota dira :

cerises_Peloa- PELOA 
Gerezi beltza, maiatz hondarrean ontzen dena, gozoa




 

 

ceuillette_cerise_M._Fran-oise21- XAPATA Gerezi arrosakaragoa, zapore garratzaxeagokoa. Ekain hastapenean ontzen da

 

 



Cerises_Beltxa- BELTXA 
Gerezi beltz ilhuna; ekainaren hastapen edo erditsutan ontzen da







 

XAPATA elkartea Itsasuko eta inguruko herrietako zenbait ekoizleen biltze batetik sortu zen ; asmoa gerezi mota zaharrak atxikitzea zuten.

Aipatzeko zenbait ekintza :


- Gereziondoak landatu dira ; orotara 4000 inguru zuhamu


- logo bat sortu da
- "Itsasuko gerezia" sormarka sortu da


- seinaletika berezia eta etiketak eman dira lekuetan, kontsumitzaileak produktuen jatorria eta kalitatea ezagun ditzan


- materiala elkarrekin erosi dute

Gerezia atxikitzeko bide honetan, baratze-zaindegi bat garatzen ari da Xapata elkartea, Herriko Etxearen sostenguarekin.

Gereziondo baratzea

Verger 

Gereziondo baratze honek :


- xertatze, arradatze eta zuhaitzen gidatze entseguak egiteko bidea ematen du,


- mota berrien entseguak egiteko lekua da,
- baratze "eskola" da,


- bisitaleku bat da

 

Harremanetarako 

Association XAPATA
Maryse CACHENAUT, Présidente
06 77 00 16 41
Xan ESTEVECORENA
05 59 29 26 15
Site internet : www.cerise-itxassou.com
Blog : http://blog.cerise-itxassou.com/

 

Crédit photo :
Cerises : Association Xapata
Croquis du verger conservatoire :Nicolas PRAT - Paysagiste Dplg - Atelier Physalis (SARL) - 33 Bordeaux 

 

 

 

Espace ATEKA

Zatozte ATEKA Herriko aipamen tokia aurkitzera.  
2017an berritua, Zentroak proposatzen digu ITSASUko aurkikuntza (Historiko ondarea, fauna eta flora, gastronomia, gerezia, gune naturalak...) komunikazio tresna berriekin (panelak, interaktibo pantailak...). Sartzea urririk.  

2018ko uztailaren 14tik abuztuaren 15ra, egunero idekia izanen da  7:30etatik 13:00ra eta 15:30etatik 19:30ra. Igande arratsaldetan hetsia da.  
Urtean zehar, idekia da astelehenean, asteartean,asteazkenean, ostegunean eta ostilarean, 7:30etatik 13:00ra eta 15:30etatik 19:30ra. Asteazkenetan, larunbata arratsaldetan eta igande arratsaldetan hetsia da. 
 

Plaza
Zenbakia : 05.59.29.75.36

ATEKA ren liburuxka  

 

Plan2-jpg

Itsasuko ostalarien gida